06. Laguntza ekonomikoak

Garraioa eta mugikortasuna

IBILGAILUEN ZERGA

Zer dira?

Matrikulazio-zergatik eta zirkulazioaren udal-zergatik salbuetsita egotea (kontsultatu baldintzak).

Eskaera eta informazioa

Gipuzkoako Foru Ogasuna eta udalak.

Gipuzkoako Foru Ogasuna

DESGAITASUNAREN MUGI TXARTELA (GARRAIO PUBLIKOA)

Zer da?

Gipuzkoako garraio publikoa tarifa bakarrean erabiltzeko txartela da. Desgaitasun-txartela eskuratzeko, % 65eko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua izatea edo Mugikortasun Murriztuaren Baremoan 7 puntu edo gehiago aitortuta izatea beharrezkoa da.

Eskaera eta informazioa

Baimendutako kioskoetan, Correosen bulegoetan edo MUGIren webgunean.

RENFEren URREZKO TXARTELA (ALDIRIAK ETA DISTANTZIA LUZEA)

Zer da?

% 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten pertsonentzako deskontudun bidaia-txartela da. % 65eko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten pertsonen kasuan, RENFEren Urrezko Txartelak laguntzaileari ere baldintza ekonomiko beretan bidaiatzeko aukera ematen dio.

Eskaera eta informazioa

RENFEren geltokietan eskatzen da, desgaitasunaren ziurtagiria aurkeztuta.

APARKATZEKO TXARTELA

Zer da?

Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkalekuetan ibilgailua aparkatzeko txartela da. Txartela eskuratzeko, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua izatea edo ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia aitortua izatea beharrezkoa da. Horrez gain, nahitaezkoa da Mugikortasun Murriztuaren Baremoan aldeko balorazioa izatea.

Eskaera eta informazioa

Zure udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

TAXI-BONUA

Zer da?

Garraio publikoa erabili ezin duten pertsonentzako udal-laguntza ekonomikoa da. Mugikortasun Murriztuaren Baremoan aldeko balorazioa izatea eta baldintza ekonomikoak betetzea eskatzen du.

Eskaera eta informazioa

Zure udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.