06. Laguntza ekonomikoak

Familientzako laguntza ekonomikoak eta zerga-onurak

FAMILIA-INGURUNEAN ZAINTZEKO PRESTAZIO EKONOMIKOA

Zer da?

Hilero ematen den prestazio ekonomikoa da, etxean zaintza-lanak egiten dituen senidearen zaintzatik eratorritako gastuei aurre egiten laguntzeko. Prestazio hori jasotzeko, mendekotasunaren balorazioa aitortua izatea eta Banakako Arreta Planean prestazio hori jasota egotea beharrezkoa da.

Eskaera eta informazioa

Zure udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

DESGAITASUNA DUEN SEME-ALABA ARDURAPEAN IZATEAGATIKO LAGUNTZA

Zer da?

Desgaitasuna duen seme edo alabagatiko Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoa (% 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten 18 urtetik beherakoentzat edo % 65eko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten 18 urtetik gorakoentzat).

Eskaera eta informazioa

Gizarte Segurantza (INSS)

FAMILIA UGARIAREN TITULUA

Zer da?

Seme edo alaba baten edo guraso baten desgaitasuna bikoiztuta zenbatzen da. Horri esker, errazago lor daiteke Familia Ugariaren Titulua eta horri lotutako onurak baliatu (gizarte-bonuak, garraioan eta hezkuntzan deskontuak, eta abar).

Eskaera eta informazioa

Zuzenean (Eusko Jaurlaritza)

Herritarrei arreta

PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga)

Zer da?

PFEZren aitorpenean desgaitasuna duten ondorengo edo aurreko ahaideengatiko, zaintza-lanengatiko edo ondare babestuei egindako ekarpenengatiko kenkariak.

Eskaerak eta informazioa

Gipuzkoako Foru Ogasuna

Renta