Etxean laguntzeko zerbitzuak
Komunitateko laguntza psikosoziala: Agifes eta Ospitalarioak Fundazioa Euskadi
Pertsonari banakako arreta eskaintzen zaio bere komunitate-ingurunean, autonomia handiagoa eta bizi-kalitate hobea izan ditzan. Erreferentziazko Osasun Mentaleko Zentroko gizarte-langilearen bidez eskatzen da. Buruko osasun arazo kronikoak dituzten pertsonentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundua.
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua (udalak)
Laguntza pertsonala eta etxekoa eskaintzen ditu. Udal bakoitzeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eskatzen da, eta mendekotasunaren aitortza izatea beharrezkoa da.
BetiOn telelaguntza (Eusko Jaurlaritza)
Larrialdietarako 24 orduko alarma-zerbitzua da. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoa da, eta udaletako Gizarte Zerbitzuetan eskatzen da.
