Erakunde espezializatuak
Eskaera eta informazioa
Bitarte (Osakidetza)
Mendekotasun konplexuak tratatzeko zentroa eta Metadonarekin Mantentzeko Programa. Erreferentziazko Osasun Mentaleko Zentroaren bidez eskuratzen da; psikiatrak balorazioa egiten du, eta dagokion bideratzea izapidetzen du.
Eraiki (Gizakia Helburu, Izan Fundazioa)
Substantziekiko mendekotasun larria duten eta, ondorioz, buru osasuna eraginda duten pertsonei, ospitaleratu gabe, tratamendua eta arreta eskaintzen dizkien programa da. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du.
Arrimu (Gizakia Helburu, Izan Fundazioa)
Programa anbulatorioa da, substantziak kontsumitzen jarraitzen duten eta buruko osasun arazoak dituzten gazteei zuzendua. Familiei ere ezinbesteko laguntza eskaintzen zaie, gazte horien errehabilitazio-prozesuan funtsezko zeregina baitute. Familiak inplikatzea beharrezkoa da, aurre egin behar dieten egoeraren konplexutasuna dela eta. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du.
Agipad
Drogen kontsumoa prebenitzeko eta arreta integrala emateko programa.
Alkoholiko Anonimoak
Elkarri laguntzeko taldeak.
