09. Arlo juridikoa

Doako laguntza juridikoa

Zer da?

Baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela egiaztatzen duten pertsonek doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea dute (ofiziozko abokatua eta prokuradorea), auzibide batean jarduteko. Araudia: Doako Laguntza Juridikoari buruzko 1/1996 Legea.

Eskaera eta informazioa

  • Orientazio Juridikoko Zerbitzua (OJZ): Donostiako Justizia Jauregian (Atotxa) edo zure eskualdeko epaitegietan.
  • Epaitegiak: izapideak zuzenean egiteko.

Gipuzkoako Orientazio Juridikoko Zerbitzua