11. Erabakiak eta borondateak aurrez planifikatzea

Buru osasunarekin loturiko aurretiazko erabakiak planifikatzea

Zer da?

Buru osasuneko aurretiazko erabakien planifikazioa borondatezkoa da, eta edozein unetan ezezta daitekeen prozesua da. Horren bidez, pertsona batek etorkizunean buru osasuneko krisi bat izanez gero jasoko duen tratamenduari eta zainketei buruzko lehentasunak, balioak eta nahiak adierazten ditu aldez aurretik (tratamendu medikoa, arreta pertsonala, ospitaleratzea eta abar). Horri esker, pertsonaren autonomia errespetatzen da, nahiaren aurkako neurriak murrizten dira, eta profesionalei zein senideei orientazioa ematen zaie pertsonak aldi baterako erabakitzeko gaitasuna galdu dezakeen uneetan.

Eskaera eta informazioa

Izapidea hasteko, jarri harremanetan zure familia-medikuarekin.