11. Erabakiak eta borondateak aurrez planifikatzea

Aurretiazko borondateak

Zer dira?

Aurretiazko borondateak bizi-testamentu edo aurretiazko jarraibide gisa ere ezagutzen dira. Adin nagusikoa den eta erabakitzeko gaitasuna duen pertsona batek sinatzen duen dokumentu juridikoa da. Horren bidez, bizitzaren amaieran bere kabuz erabakiak hartzeko gai ez bada, jaso nahi dituen osasun-arretari, tratamenduei eta bere gorputzaren inguruko erabakiei buruzko nahiak aldez aurretik adierazten ditu.

 

Eskaera eta informazioa

Gipuzkoako Osasunaren Lurralde Ordezkaritza

Antso Jakituna, 35, Donostia