02. Osasun arloa

Arreta anbulatorioa: Osasun Mentaleko Zentroak

Zer dira?

Buru osasunaren eta psikiatriaren arloko arreta anbulatorio espezializatua ematen duten zentroak. Diziplina anitzeko taldeek osatzen dituzte, eta honako profesional hauek aritzen dira bertan: psikiatrak, psikologoak, erizaintza espezializatuko profesionalak, gizarte-langileak eta administrari laguntzaileak.

Eskaera eta informazioa

Normalean, Lehen Mailako Arretako medikuak bideratzen du bertara.

Non daude?

Andoain, Donostia (Antiguo, Amara, Egia), Irun, Errenteria (Beraun), Arrasate, Azpeitia, Beasain, Eibar, Zarautz, Zumarraga, Tolosa.

Haurren eta nerabeen psikiatria: Irungo, Andoaingo (Tolosaldeko biztanleei ere ematen die arreta), Beasaingo, Azpeitiko, Zumarragako, Eibarko eta Arrasateko Osasun Mentaleko Zentroek haur eta nerabeei (18 urtetik beherakoei) arreta emateko espezializatutako fakultatiboak dituzte. Donostian ere (Alde Zaharra) diziplina anitzeko talde bat dago, Donostialdeko haur eta nerabeei arreta ematen diena.

SAPU - Zalantzak eta erreklamazioak

Administrazioarekin lotutako zalantzak edo erreklamazioak izanez gero, jarri harremanetan Osakidetzako Pazientearen Arretarako Zerbitzuarekin, zure Osasun Mentaleko Zentrokoarekin, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarekoarekin edo dagokizun ESIarekin.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea

Donostia Unibertsitate Ospitalea (Donostialdeko ESI)

Egoitza nagusia

Osasun Mentaleko Zentroak

DONOSTIALDEA

Andoaingo Osasun Mentaleko Zentroa

Antiguako Osasun Mentaleko Zentroa

Amarako Osasun Mentaleko Zentroa

Egiako Osasun Mentaleko Zentroa

Donostiako Osasun Mentaleko Zentroa - Haur eta Gazteentzako arreta

Errenteriako Osasun Mentaleko Zentroa

BIDASOA
DEBABARRENA

Eibarko Osasun Mentaleko Zentroa

DEBAGOIENA

Arrasateko Osasun Mentaleko Zentroa

GOIERRI

Beasaingo Osasun Mentaleko Zentroa

Zumarragako Osasun Mentaleko Zentroa

UROLA

Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroa

Zarauzko Osasun Mentaleko Zentroa

TOLOSALDEA

Tolosako Osasun Mentaleko Zentroa

GIPUZKOA