Argindarra eta beroa ordaintzeko gizarte-bonuak
Zer dira?
Argindarraren gizarte-bonuak deskontu zuzena aplikatzen du fakturan, eta berokuntzarako gizarte-bonuak laguntza ekonomiko zuzena ematen du berokuntza-gastuei aurre egiteko, kalteberatasun-egoeran dauden kontsumitzaileentzat. Horretarako, beharrezkoa da araututako tarifa (PVPC) kontratatuta izatea eta diru-sarreren baldintzak betetzea edo familia ugaria izatea (edo desgaitasuna aitortua izatea).
Eskaera eta informazioa
Zure merkaturatzailearen bidez. Telefono-zenbakia argindarraren edo gasaren fakturan aurkituko duzu.
