Gida honi buruz
Gida honen helburua da Gipuzkoan buruko osasun arazoak dituzten pertsonentzat eta haien familientzat eskura dauden laguntza, prestazio, zerbitzu eta baliabide publiko guztiak plataforma bakar batean biltzea.
Agifes irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta buruko osasun arazoak dituzten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea du helburu.
Hurbileko eta pertsonan oinarritutako arreta-eredu baten bidez, Agifesek harrera, informazio, orientazio eta laguntza zerbitzuak eskaintzen ditu; pertsonen errekuperazio eta gizarteratze prozesuetan bidelagun gisa dihardu. Era berean, sentsibilizazio ekintzak sustatu eta pertsonen eskubideen alde egiten du, gizarte bidezkoagoa eta informatuagoa eraikitzen laguntzeko eta estigmari aurre egiteko.
Testuinguru horretan sortu da gida hau. Dokumentuaren helburua da, hain zuzen ere, Gipuzkoan buruko osasun arazoak dituzten pertsonentzat eta haien familientzat interesgarriak izan daitezkeen laguntza, prestazio, zerbitzu eta baliabide publikoak plataforma bakar batean biltzea.
Gida praktiko eta informatiboa da, eskura dauden baliabideak identifikatzen laguntzeko. Horretarako, baliabideak arloka eta eremuka antolatuta aurkezten dira. Gidaren helburua ez da baliabide bakoitza xehetasunez azaltzea, baizik eta horien ikuspegi orokor bat eskaintzea, laguntza egokiak erraz aurkitzeko xedearekin.
Araudia eta baliabideak eskuratzeko baldintzak denborarekin aldatu daitezkeenez, kasu bakoitzean informazioa egiaztatzea gomendatzen da. Horretarako, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara, Osasun Mentaleko Zentroetara edo Agifesen harrera, informazio eta orientazio zerbitzura jotzea gomendatzen da.
