10. Pertsonari eta familiari laguntza

Familiei atseden emateko programak

ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZA-UNITATEETAN (BURNAE)

Zer dira?

Buruko osasun arazo kronikoak dituen pertsonak aldi baterako (adibidez, 15 egunez edo urtean hilabete batez) egoitza-baliabide batean egoteko aukera ematen duen zerbitzua da, familiak atseden hartu edo larrialdi-egoerei (zaintzailea gaixotzea, adibidez) aurre egin ahal izateko. Zerbitzu hau eskuratzeko, beharrezkoa da mendekotasunaren balorazioa aitortua izatea (MBB).

Eskaera eta informazioa

Osasun Mentaleko Zentroko gizarte-langilearen bidez.

ZERBITZUARI LOTUTAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA (FAMILIEI ATSEDEN EMATEKO)

Zer da?

Zaintzaile nagusiari atseden hartzeko aukera emango dion aldi baterako arreta-zerbitzu baten kostua ordaintzen laguntzeko prestazio ekonomikoa da. Prestazio hau jasotzeko, beharrezkoa da mendekotasuna aitortua izatea.

Eskaera eta informazioa

Zure udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.