Lana eta familia uztartzeko neurriak
BURUKO OSASUNAREN NAHASMENDU LARRIA DIAGNOSTIKATUTA DUTEN ADINGABEAK ZAINTZEA
Zer da?
Gutxienez lanaldiaren % 50eko murrizketa eta laguntza ekonomikoa, minbizia edo bestelako gaixotasun larria (buruko osasunaren nahasmendu larriak barne) duen adingabe bat ospitaleratuta dagoenean edo etengabeko tratamendua behar duenean zaindu behar duten gurasoentzat.
Eskaera eta informazioa
Gizarte Segurantza / Mutualitatea
ESZEDENTZIAK ETA LANALDIA MURRIZTEA
Zer da?
Mendekotasuna aitortua duten senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzen duten langileentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoak.
Eskaera eta informazioa
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila.
KOTIZAZIOARI LOTUTAKO ONURAK
Zer da?
Seme-alabak edo desgaitasuna edo mendekotasuna aitortua duten senideak zaintzeko hartutako eszedentzia edo lanaldi-murrizketako aldiak benetan kotizatutako alditzat hartzen dira etorkizuneko prestazioak kalkulatzeko (erretiroa eta abar).
Eskaera eta informazioa
Automatikoki aplikatzen da, eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren berri Gizarte Segurantzari ematean.
