09. Arlo juridikoa

Gaitasun juridikoa baliatzeko laguntza-neurriak (kuradoretza eta bestelako laguntzak)

Zer da?

Erabakiak hartzeko laguntza behar duten edo gaitasun juridikoa baliatzeko laguntza-neurriak behar dituzten pertsonentzako baliabideak (lehen ezgaitze judizial gisa ezagutzen zena ordezkatu duten neurriak).

HURKOA FUNDAZIOA

Ahultasun, mendekotasun edo familia-babesgabetasun egoeran dauden adinekoei eta buruko osasun arazoak dituzten pertsonei arreta, laguntza eta babesa emateko zerbitzua.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutako laguntza-neurrien zerbitzua.

Eskaera eta informazioa