Doako laguntza juridikoa
Zer da?
Baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela egiaztatzen duten pertsonek doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea dute (ofiziozko abokatua eta prokuradorea), auzibide batean jarduteko. Araudia: Doako Laguntza Juridikoari buruzko 1/1996 Legea.
Eskaera eta informazioa
- Orientazio Juridikoko Zerbitzua (OJZ): Donostiako Justizia Jauregian (Atotxa) edo zure eskualdeko epaitegietan.
- Epaitegiak: izapideak zuzenean egiteko.
