08. Ikasketak eta hezkuntza

Azterketak egokitzea eta hezkuntza-laguntza

Zer da?

Desgaitasuna edo hezkuntza-laguntzaren premia espezifikoak dituzten ikasleek eskubidea dute hezkuntza-etapa guztietan (unibertsitatea, lanbide-heziketa, batxilergoa, Unibertsitatera Sartzeko Proba eta abar) egiten diren azterketa eta ebaluazio-probetan denbora, formatu eta baliabideei dagokienez egokitzapenak eskatzeko.

Eskaera eta informazioa

Dagokion ikastetxeko idazkaritzan edo orientazio-sailean eskatu behar da zuzenean.