Desgaitasun pentsio eta prestazioak
BALIOEZINTASUNAGATIKO KOTIKAZIO GABEKO PENTSIOA
Zer da?
% 65eko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten, gutxienez bost urtez Espainian bizi izan diren eta diru-sarrera nahikorik ez duten pertsonentzako prestazio ekonomikoa da.
Osagarriak
Alokairuan bizi diren kotizazio gabeko pentsioaren titularrentzako osagarri bat dago.
Eskaera eta informazioa
Zure udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez.
ZURZTASUN-PENTSIOA
Zer da?
% 65eko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten pertsonentzako prestazio ekonomikoa da, gurasoetako bat edo biak hiltzen direnean jasotzen dena. Prestazioa jasotzeko, gurasoek Gizarte Segurantzan kotizatuta egon behar dute.
Eskaera eta informazioa
LANEKO EZINTASUN IRAUNKORRAGATIKO PENTSIOA
Zer da?
Ezintasun iraunkorra aitortu zaien pertsonentzako prestazio ekonomikoa da, ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortzen denean. Oro har, aldez aurretik denbora luzez laneko bajan egon izana eta gutxieneko kotizazio-aldia betetzea eskatzen da.
