Diru-sarrerak bermatzeko errenta
Gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko, desgaitasun- edo mendekotasun-egoerei erantzuteko eta oinarrizko beharrak estaltzeko laguntzak.
DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA
Zer da?
Oinarrizko beharrak estaltzeko hilero ematen den prestazio ekonomikoa da. Bizikidetza-unitatean desgaitasuna duen pertsonaren bat badago, prestazioaren zenbatekoa handiagoa izan daiteke.
Eskaera eta informazioa
BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU-SARRERA (BGG)
Zer dira?
Pobrezia eta gizarte-bazterketaren arriskua prebenitzeko Gizarte Segurantzaren prestazioa.
Eskaera eta informazioa
GIZARTERATZEKO ERRENTA AKTIBOA (RAI)
Zer da?
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) ezohiko laguntza da, iraupen luzeko langabeentzat eta premia bereziak dituzten pertsonentzat, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua dutenentzat, itzulitako emigratzaileentzat edo indarkeriaren biktimentzat.
