05. Etxebizitza

Laguntza-etxebizitzak

Zer dira?

Baliabide soziosanitarioak dira. Buruko osasun arazo kronikoak dituzten pertsonei ostatu emateaz gain, intentsitate desberdineko laguntza (txikia, ertaina edo handia) eskaintzen diete. Horien helburua da eguneroko bizitzarako trebetasunak eta gaitasunak hobetzea, eta garapen pertsonala nahiz komunitatean integratzea eta parte hartzea sustatzea. Etxebizitza horiei buruzko informazioa eskualdeka kontsulta dezakezu 26. eta 27. orrialdeetan.

Eskaera eta informazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen baliabide-zorroko baliabideak. Eskaera eta balorazioa Osasun Mentaleko Zentroko gizarte-langileak egiten du.

Informazio gehiago