02. Osasun arloa

Ospitaleak

Zer dira?

Ospitaleratze-erregimenean arreta psikiatriko espezializatua ematen duten osasun-baliabideak. Horien helburua da pertsona egonkortzea, autonomia edo gaitasun funtzional nahikoa berreskuratu arte.

EGONALDI LABURREKO UNITATEA
(0-3 hilabete gutxi gorabehera)

  • Donostia Ospitaleko Psikiatria Zerbitzua (Osakidetza).
    Helduen Psikiatriako Unitatea eta Haur eta Nerabeen Psikiatriako Unitatea ditu.

EGONALDI ERTAINEKO UNITATEA*
(0-6 hilabete gutxi gorabehera)

  • Usurbil Neural Mentalia
  • San Juan de Dios (Donostia)
  • Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (Arrasate)

EGONALDI LUZEKO UNITATEA*
(Urtebetetik gora)

  • San Juan de Dios (Arrasate)
  • Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (Arrasate)

Eskaera eta informazioa

Erreferentziazko Osasun Mentaleko Zentroaren bidez, baita Donostia Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuaren edo Psikiatria Unitatearen bidez ere. Ospitaleratzea borondatezkoa edo nahitaezkoa izan daiteke.

*Osakidetzarekin itundutako baliabideak.

Donostia Ospitalea

Psikiatria

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi

Arrasate