Arreta anbulatorioa: Osasun Mentaleko Zentroak
Zer dira?
Buru osasunaren eta psikiatriaren arloko arreta anbulatorio espezializatua ematen duten zentroak. Diziplina anitzeko taldeek osatzen dituzte, eta honako profesional hauek aritzen dira bertan: psikiatrak, psikologoak, erizaintza espezializatuko profesionalak, gizarte-langileak eta administrari laguntzaileak.
Eskaera eta informazioa
Normalean, Lehen Mailako Arretako medikuak bideratzen du bertara.
Non daude?
Andoain, Donostia (Antiguo, Amara, Egia), Irun, Errenteria (Beraun), Arrasate, Azpeitia, Beasain, Eibar, Zarautz, Zumarraga, Tolosa.
Haurren eta nerabeen psikiatria: Irungo, Andoaingo (Tolosaldeko biztanleei ere ematen die arreta), Beasaingo, Azpeitiko, Zumarragako, Eibarko eta Arrasateko Osasun Mentaleko Zentroek haur eta nerabeei (18 urtetik beherakoei) arreta emateko espezializatutako fakultatiboak dituzte. Donostian ere (Alde Zaharra) diziplina anitzeko talde bat dago, Donostialdeko haur eta nerabeei arreta ematen diena.
SAPU - Zalantzak eta erreklamazioak
Administrazioarekin lotutako zalantzak edo erreklamazioak izanez gero, jarri harremanetan Osakidetzako Pazientearen Arretarako Zerbitzuarekin, zure Osasun Mentaleko Zentrokoarekin, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarekoarekin edo dagokizun ESIarekin.
Osasun Mentaleko Zentroak
Donostiako Osasun Mentaleko Zentroa - Haur eta Gazteentzako arreta
